«Historia latz honi orain hasiera zoriontsu bat ematearren, Louise Michel izena ipini dio Banksy margolariak Mediterraneoko etorkinen erreskate barku bati. Hor ibiliko da, gure Louise, Carola Rackete kapitainak gidatuta, itsasoak zeharkatzen, gure lurraldeetara datozen pertsonak itoalditik libratzen. Hildakoek ezin dutelako Louise Michelek hainbeste maite zuen itsasoaren edertasuna ikusi.» Amaia Lasa Alegria, hitzaurrean
Itinerarios de lectura
Cursos relacionados
AUTOR/A
MICHEL, LOUISE
Louise Michel (1830-1905) Irakaslea, militante anarkista, masoia, feminista eta Parisko Komunako pertsonaia nagusietako bat. Mugimendu libertarioan bandera beltza zabaldu zuen. Poesia, eleberriak, antropologia eta aldarriak idatzi zituen. 1860Ko hamarkadatik Parisko iraultzaile blanquisten arrimuan egon zen. Ia hamar urtez Kaledonia Berrira deportatu zuten, bidaia horretan egin zen anarkista. Heriotzara arte jarraitu zuen langileriaren askapen borrokan eta behin eta berriro kartzelatu zuten.